Salatxo abesbatzakoek, Kantakidetza abesbatzarekin batera, Bariko San Nikolas parrokia girotu zuten atzo iluntzean, Santa Zezilia egunaren bueltan. Kontzertuko obra printzipala Vivaldiren Gloria izan zen, eta Haendel-en Mesias laneko hainbat zati ere eskaini zituzten. Herritar ugari gerturatu zen emanaldia aurrez aurre jarraitzera.
Bada, Igor Arroyoren zuzendaritzapean, Miren Anza sopranoaren eta Kristina Larrea kontraltoaren ahotsek alaitu zuten eliza, Alejandro Martinezek tronpeta, Bixen Gomezek oboea eta Arkaitz Mendozak organoa jotzen zuten bitartean.