Hitzordu bikoitza izango da gaur goizean Herriko Plazan. Alde batetik, Herrio natur taldea Euskal Herriko zuhaitzak landatzeko haziak banatzen ariko da, 13:30era bitartean. Plazan jarritako postuan, besteak beste, lizarra, gaztaina, artea, haritza, elorri zuria, gorostia edota astigarra landatzeko haziak izango dira eskuragai.
Beste aldetik, Iriki Begik elkartasun taldeak, kalean bizi diren pertsonei laguntze aldera, manta bilketa egingo du, 14:00etara bitartean. Azaldu dutenez, herrian bildutako mantak Herritarren Harrera Sarearen esku utziko dituzte, haiek arduratuko baitira berokiak behar bezala banatzeaz. Gainera, 2027ko Palestinaren aldeko egutegiak ere eskuragai izango dira taldearen postuan, 12 euroren truke.