Danbolineko ikasleek plaza alaitu dute musikarien egunaren atarian

Julene Sorarrain eta Onintza Lete Arrieta

Santa Zezilia musikarien eguna izango da igandean, eta Danbolin musika eta dantza eskolako ikasleek ikasturtean zehar ikasitakoa taularatu dute gaur iluntzean, Herriko Plazan eskainitako emanaldian.

Santa Zezilia, musikarien eguna, azaroaren 22an ospatuko da, eta Danbolin musika eta dantza eskolakoek, urteroko legez, emanaldiak eskaini dituzte ospakizunaren harira. Egunari hasiera emateko, eguneko zentrora joan dira zenbait ikasle eta irakasle gaur goizean, ekitaldi txiki bat eskaintzera, eta egoiliarrak abestera animatu dituzte. 

Arratsaldean, berriz, trikitixa eta pandero taldea, soka taldea, bandak eta musikako eta dantzako ikasleak izan dira protagonistak. Gazteenetatik hasi eta helduenetara iritsi arte, plaza jai handi bat bihurtu da, musikaz eta dantzaz betea. Herritar ugari gerturatu da emanaldiak aurrez aurre ikustera, eta giro polita sortu da Santa Zezilia egunaren bueltan.

(Argazkiak: Julene Sorarrain eta Onintza Lete Arrieta).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide