Fede topaketa egingo dute igandean, Zazpigarren Kaleak antolatuta

Julene Sorarrain

San Juan ermita, artxiboko irudian.

Zazpigarren Kalea eliza organikoak antolatu du saioa, eta "Jesusen bizitza ezagutu eta partekatuko" dute. Igande goizean bilduko dira, 11:00etan, San Juan ermitan.

Zazpigarren Kalea eliza organikoak antolatuta, fede topaketa egingo dute asteburu honetan. Igande goizean izango da saioa, hain zuzen, eta 11:00etan bilduko dira San Juan ermita kanpoan.

Jakinarazi dutenez, "Eliza alternatiboaren inguruan bilduta, Jesusen bizitza ezagutu eta partekatuko" dute. Bestalde, hileko azken topaketa azaroaren 29an egingo dute, ordu eta leku berean. Informazio gehiago eskuratzeko, 688 72 29 93 zenbakira idatzi daiteke.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide