Lanak amaituta, berriro zabalik da Itxaspeko bidea

Onintza Lete Arrieta

Hondartza eta Itxaspe baserriaren arteko bide zati bat. (Onintza Lete Arrieta)

Irailean hasi zituzten azpiegiturei lotutako lanak, eta horiek iraun bitartean itxita egon da bidea herritarren segurtasuna bermatzeko. 

Itxaspe baserritik hondartzara doan bide zatia itxita egon da irailetik, azpiegiturei lotutako lanak egin dituztelako eremu horretan. Herritarren segurtasuna bermatzeko itxi zuten bidea. Behin lanak amaituta, berriz ere zabalik dela jakinarazi du udalak. 

Bide horretako beheko aldean "erremate txiki batzuk" falta direla gaineratu du udalak, baina bidearen erabilerarako ez duela eraginik izango.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide