Mantentze lanei ekingo diete gaur gauean Orioko autobidean, eta AP-8ko Behobiarantz joateko irteera itxita egongo da hainbat orduz. 20:00etan hasiko dira sarrera adarreko obrak, eta 05:00ak bitarte iraungo dute. Ondorioz, ezin izango da Orioko ordainlekutik AP-8ra sartu aurreikusitako ordutegian.
Tarte horretan, Oriotik abiatuta Behobiako norabidea hartzea aurreikusita zuten ibilgailuek, Zarauzko AP-8ko irteera hartu beharko dute N-634 errepidea zeharkatu ondoren. Obra hauen harira, ordu tarte hauetan egin beharreko bidaiak ongi antolatzea aholkatu du Bidegik.