Prest dute Palestinarekin VII. Teknopunk Erresistentzia Jaialdirako egitaraua

Julene Sorarrain

Iazko Palestinaren Aldeko Tekno Punk Erresistentzia Jaialdiko une bat. (utzitakoa)

Azaroaren 28an, larunbatez, ospatuko dute elkartasun jaialdia Etxeluze gaztetxean, eguerdian hasi eta gauera arteko egitarau zabalarekin. Herri bazkaria, antzezlana eta kontzertuak antolatu dituzte, besteak beste.

Etxeluze gaztetxeak prest du Palestinarekin VII. Tekno Punk Erresistentzia Jaialdirako egitaraua. Azaroaren 28an, larunbaterakin, egingo dute elkartasun festa, eta egitarau oparoa osatu dute eguerdian hasi eta gauera arte.

Arratsaldean hasiko diren zuzeneko kontzertuek eta gaueko DJ jaiak izango dute pisu handiena, baina izango da bestelako ekintzarik ere, vermut musikatua, herri bazkaria eta antzezlana antolatu dituztelako. Kontzertuen sarrerak 10 euro balioko du, eta bazkariko txartelak, berriz, zortzi euro. Honakoa da egitarau osoa:

  • 12:00. Ateen irekiera eta Distriak.
  • 13:00. Bermut musikatua.
  • 14:30. Herri bazkari beganoa. Txartelak salgai 8 euroan.
  • 16:00. La senda bufona antzezlana, La cueva konpainiaren eskutik.
  • 17:30. Tekno punk kontertuak: Spammerheads, Fotocopia, Grumo eta Sarcoma. Sarrerak salgai 10 euroan 
  • Ondoren, DJ saioak eta Shibari ikuskizuna: Ofensa, Arsenike, Akra, Ysa Tu_Pa, Potatox, 3MORPH eta Robv.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide