Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna da Azaroaren 25a, eta astebeteren faltan, ostegun honetan, indarkeria matxista digitala izango dute aztergai Orion. Saregile emakumeen etxeak gaia lantzeko hitzaldia antolatu du Pantailen itzalpekoak: indarkeria matxista digitala aztergai izenburupean, eta bi adituk hartuko dute hitza: Eider Goiburu berdintasun teknikari eta pedagogo oriotarrak, eta Sheila Melcon psikologoak.
Saioa herritar guztiei irekita dago, eta 19:00etan hasiko da, emakumeen etxean.