Azaroaren 25a

Gaztetxoentzako sormen lehiaketan izena emateko azken eguna da

Julene Sorarrain

Saregile emakumeen etxea, artxiboko irudian. (Guka)

Saregilek antolatu du lehiaketa, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira. Parte hartzaileek bakarka edo taldeka eman dezakete izena, eta proposamena edozein formatutan aurkeztu dezakete, hala nola bideo, argazki, abesti, eskultura edota bertso bat.

Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da azaroaren 25ean, eta testuinguru horretan, herriko gaztetxoentzat sormen lehiaketa antolatu du Saregile emakumeen etxeak. Hain justu ere, bertan izena emateko azken eguna da gaur, hilak 15. 

Parte hartzaileek bakarka edo taldeka eman dezakete izena, eta proposamena edozein formatutan aurkeztu dezakete, hala nola bideo, argazki, abesti, eskultura edota bertso bat. Horretarako, interesdunek Gaztelekura jo beharko dute izena ematera. Izena emateko azken eguna gaur den arren, lanak beranduenez hilaren 19an entregatu ahalko dira, Gaztelekuan bertan.

Behin lanak aurkeztuta, azaroaren 23tik 27ra bitartean erakusketa antolatuko dute Saregilen, herritar guztiek gaztetxoen artelanak ikusteko aukera izan dezaten. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide