Gabonetako argiak jartzen hasi dira jada

Intza Trula

Gabonetako argiak, Orioko kale batean. (Orioko Udala)

Azken urteetan bezala, aurten ere herriaren izaerarekin bat datozen apaingarriak jartzen ari dira udal langileak herrian zehar.

Gabonak gero eta gertuago daude, eta Orioko Udala hasi da dagoeneko herria jai magiko horietarako prestatzen. Hain justu ere, aste honetan ekin diote udal langileek Gabonetako argiak jartzeari.

Aurreko urteetako eredu bera jarraitu du udalak aurtengo argiak hautatzerako orduan; hau da, herriaren izaerarekin bat datozen argiek apainduko dituzte kaleak.

Ildo horretatik, udalak ohartarazi du instalazio lanek zenbait eragozpen eragin ditzaketela egunotan; hala nola aparkalekuak libre utzi beharra edo trafiko mozketa puntualak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide