Gipuzkoako Elikagai Bankuak deituta, udazkeneko bilketa handia egingo dute herriz herri azaroaren 13an eta 14an, elikagaiak, ekarpenak eta boluntarioak biltzeko eta Gipuzkoako milaka pertsonari laguntzen jarraitzeko. Bereziki beharrezkoak diren produktuak jasoko dituzte, besteak beste, lekaleak, kontserbak, olioa, pixoihalak eta haurrentzako produktuak.
Orion, zehazki, Eroski handian ariko dira bilketa egiten, gaur eta bihar artean. Supermerkatuaren ordutegian egingo dute bilketa, hau da, 09:00etatik 21:00etara. Gaur goizean, hain justu, DBHko ikasleen laguntza izan dute boluntarioek.