Danbolin eskolako ikasleek Santa Zezilia eguneko kontzertua emango dute azaroaren 19an

Julene Sorarrain

Danbolineko ikasleak Santa Zezilia egunean.

Goizean, eguneko zentrora joango dira zenbait ikasle egoiliarrei ekitaldi txiki bat eskaintzera. Arratsaldean, berriz, kontzertua emango dute plazan, herritar guztien aurrean.

Santa Zezilia, musikarien eguna, izango da azaroaren 22an, eta Danbolin musika eta dantza eskolako ikasleek, urteroko legez, jarduera sorta biribila prestatu dute egun horren bueltan. Azaroaren 19an, ostegunarekin, izango dira jarduera horiek, hain justu.

Egunari hasiera emateko, 11:00etan Eguneko zentrora joango dira zenbait ikasle eta irakasle ekitaldi txiki bat eskaintzera eta egoiliarrak abestera animatuko dituzte.

Arratsaldean, berriz, kontzertua emango dute trikitixa eta pandero taldeak, soka taldeak, bandak eta musikako eta dantzako ikasleek, Herriko Plazan, 18:00etan hasita.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide