Azaroaren 25a

Azaroaren 25ari begira, gaztetxoentzako sormen lehiaketa antolatu du Saregilek

Julene Sorarrain

Saregile emakumeen etxea, artxiboko irudian. (Guka)

Parte hartzaileek bakarka edo taldeka eman dezakete izena, eta proposamena edozein formatutan aurkeztu dezakete, hala nola bideo, argazki, abesti, eskultura edota bertso bat. Izen ematea azaroaren 15ean amaituko da, eta lanak aurkezteko epea, berriz, 19an.

Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da azaroaren 25ean, eta testuinguru horretan, herriko gaztetxoentzat proposamen bat dakar Saregile emakumeen etxean. Hain zuzen ere, sormen lehiaketa antolatu du.

Parte hartzaileek bakarka edo taldeka eman dezakete izena, eta proposamena edozein formatutan aurkeztu dezakete, hala nola bideo, argazki, abesti, eskultura edota bertso bat. Horretarako, interesdunek Gaztelekura jo beharko dute izena ematera, azaroaren 15a baino lehen. Lanak, berriz, beranduenez hilaren 19an entregatu ahalko dira, baita Gaztelekuan ere.

Behin lanak aurkeztuta, azaroaren 23tik 27ra bitartean erakusketa antolatuko dute Saregilen, herritar guztiek gaztetxoen artelanak ikusteko aukera izan dezaten. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide