Orio Eragin eskubaloi taldeak zenbait partida jokatuko ditu asteburu honetan Karelan nahiz etxetik kanpo. Tartean, emakume seniorrek Euskal Ligako jardunaldia jokatuko dute gaur bihar, Donostian, 19:00etan hasita, Saieko Mon taldearen aurka.
Gainera, alebinen eta benjaminen topaketak izango dira igandean, Urnietan eta Elgoibarren, eta Orio Eraginekoek ere parte hartuko dute bertan.
Honakoak izango dira etxeko partidak:
- Infantilen Gipuzkoako Liga: Zuhegan Mediolanum Orio - Tolosa Eskubaloia, larunbatean, 16:00etan.
- Kadeteen lagunartekoa: Msol Orio - Errotabarri Ermua, igandean, 10:15ean.
Kanpoan, berriz, honako partidak jokatuko dituzte:
- Kadeteen Euskal Liga: Printhaus Basauri - Atxega Sukia Orio, larunbatean, 10:15ean, Basaurin (Bizkaia).
- Infantilen Gipuzkoako Liga: Arrasate - Dhemen Mirotza Orio, larunbatean, 11:45ean, Arrasaten (Gipuzkoa).
- Jubenilen Euskal Liga: SCC Basauri - Kalefit Bayarz Orio, larunbatean, 12:15ean, Basaurin.
- Seniorren Euskal Liga: Saieko Mon - Zipri Orio, larunbatean, 19:00etan, Donostian.
- Alebinen Errendimendu Liga: Pulpop - Delta 6 Orio, igandean, 09:30ean, Zumaian.
- Infantilen Gipuzkoako Liga: Hernani Akola - Boga Boga Sinergia Orio, igandean, 10:45ean, Hernain (Gipuzkoa).
Honakoa izango da, azkenik, asteburuko topaketen ordutegia:
- Alebin topaketak: Delta 51 - Elgoibar - Urola - Leizaran, igandean, 11:50ean, Urnietan (Gipuzkoa).
- Alebin topaketak: Delta 52 - Elgoibar - Urola - Leizaran, igandean, 10:45ean, Urnietan.
- Benjamin topaketak: Delta 41 - Urnieta - Astigarraga, igandean, 09:30ean, Elgoibarren (Gipuzkoa).
- Benjamin topaketak: Delta 42 - Urnieta - Astigarraga, igandean, 09:50ean, Elgoibarren.