Orioko Futbol Taldearen asteburuko partidak

Julene Sorarrain

Orioko Futbol Taldea, artxiboko irudian.

Iritsi da asteburua, eta Orioko Futbol Taldeak jakinarazi du klubeko talde bakoitzak noiz, non eta zer talderen kontra jokatuko dituen jardunaldi honetako partidak. Gorengo bi taldeak igandean lehiatuko dira etxetik kanpo, gizonezkoak 12:30ean Oiartzunen aurka, eta emakumezkoak 15:30ean, bita Oiartzunen kontra ere.

Orioko Futbol Taldeak ekin dio denboraldi berriari, eta asteburu honetan ere hainbat jardunaldi jokatuko dituzte Mendibeltzen nahiz etxetik kanpo.

Gorengo bi taldeak, hain justu, etxetik kanpo lehiatuko dira igandean, biak Oiartzungo (Gipuzkoa) Karla Lekuona zelaian. Gizonezkoek 12:30ean jokatuko dute partida, Oiartzunen aurka. Emakumezkoek, berriz, 15:30ean izango dute norgehiagoka, klub bereko taldearen kontra.

Honakoak izango dira etxeko partidak:

  • Gizonezko Erregionalen Lehenengo Maila: Orioko F.T. - Eibartarrak F.T. B, larunbatean, 17:00etan.
  • Gizonezkoen Ohorezko Kadete Maila: Orioko F.T. - CD Vasconia, larunbatean, 15:00etan.
  • Emakumezkoen Ohorezko Kadete Maila: Orioko F.T. - Goierri Gorri F.K., igandean, 16:00etan.
  • Gizonezko Kadeteen Lehenengo Maila Mendibeltz: Orioko F.T. - Zumaiako F.T.  B, larunbatean, 19:00etan.
  • Gizonezko Kadeteen Lehenengo Maila Kukuarri: Orioko F.T. - Antigua Luberri K.E., larunbatean, 09:00etan.
  • Gizonezkoen Infantil Txiki: Orioko F.T. - C.D. Lagun Onak, igandean, 18:00etan.

Kanpoan, berriz, honako lehiak jokatuko dituzte:

  • Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila: Oiartzun K.E. - Orioko F.T., igandean, 12:30ean, Karla Lekuona zelaian (Oiartzun, Gipuzkoa).
  • Emakumezkoen Ohorezko Erregional Maila: Oiartzun K.E. B - Orioko F.T., igandean, 15:30ean, Karla Lekuona zelaian.
  • Gizonezkoen Ohorezko Jubenil Maila: Beti Gazte K.J.K.E. - Orioko F.T., igandean, 16:30ean, Mastegin (Lesaka, Nafarroa).
  • Gizonezko Jubenilen Lehenengo Maila: Ostadar S.K.T. B - Orioko F.T., igandean, 10:30ean, Michelinen (Lasarte, Gipuzkoa).
  • Gizonezkoen Infantil Handi: Intxaurrondo C.D. - Orioko F.T., larunbatean, 09:00etan, Matigoxotegin (Donostia).
  • Gizonezko Infantilen Lehenengo Maila: Ikasberri K.E. - Orioko F.T., larunbatean, 10:00etan, Garmendipen (Azpeitia).
  • Emakumezkoen Infantil F-11: Zestoa K.B. - Orioko F.T., igandean, 16:00etan, Iraetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide