Herrio natur taldeak, urteroko legez, Euskal Herriko zuhaitzen haziak banatuko ditu. Azaroaren 21ean, larunbatez, 11:00etatik 13:30era jarriko du postua Herriko Plazan, eta bertan lizarra, gaztaina, artea, haritza, elorri zuria, gorostia edota astigarra landatzeko haziak izango dira eskuragai.
Taldeko antolatzaileek azaldu duten moduan, azokaren asmoa herritarrak bertako zuhaitz espezieak zaintzearen garrantziaz sentsibilizatzea da. Halaber, natur taldekoek "haziak etxean ereitea eta, landaretxoa sortzen denean, kanpoan toki egoki batean landatzea" eskatu diote herritarrei.