Boluntarioak behar dituzte azaroan egingo den janari bilketan laguntzeko

Julene Sorarrain

Hiru boluntario, Orioko Eroskin, janari bilketa batean laguntzen. (Onintza Lete Arrieta)

Gipuzkoako Elikagai Bankuak deituta, Bilketa Handia egingo dute Orion hilaren 13an eta 14an, eta herritarrei boluntario gisa laguntzeko deia zabaldu diete.

Gipuzkoako Elikagai Bankuak deituta, Bilketa Handia egingo dute herriz herri azaroaren 13an eta 14an, elikagaiak, ekarpenak eta boluntarioak biltzeko eta Gipuzkoako milaka pertsonari laguntzen jarraitzeko. Bereziki beharrezkoak diren produktuak jasoko dituzte, besteak beste, lekaleak, kontserbak, olioa, pixoihalak eta haurrentzako produktuak.

Orion, zehazki, Eroski handian egingo dute bilketa bi egun horietan, eta azken urteetan bezala, Zuhaitz Esperientzi Eskola arduratuko da lan horretaz. Dena dela, herritarrek boluntario gisa laguntzeko aukera ere izango dute, eta horretarako interesa dutenek, 666 434 325 zenbakira deitu dezakete.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide