Espainiako Gorteetarako hauteskundeak izango dira azaroaren 29an, eta egun horretan herrian jarriko dituzten hauteskunde mahaiak osatzeko zozketa publikoa egin dute gaur goizean, Orioko udaletxean.
Bada, herritarrek dagoeneko udalaren webgunean edota honako zerrendan kontsulta dezakete hauteskunde mahaietan egotea egokitu zaien ala ez. Nolanahi ere, udalak formalki jakinaraziko die zozketan aukeratuak gertatu direnei.
