Azaroan sartzearekin bat, gerturatzen ari dira San Martin jaiak ere. Ortzaikan, urtero bezala, ekitaldiz betetako egitaraua prestatu dute San Martin bailarako nahiz inguruetako bizilagun guztien gozagarri. Azaroaren 10ean hasi eta hilaren 22ra arte, aspertzeko tarterik ez da izango Oliden jatetxearen aurreko festa gunean.
Besteak beste, herritarrak dantzan jartzeko erromeriak eta DJ saioak, herri kirol erakustaldiak, auzo bazkari nahiz afariak eta haurrentzako jolasak antolatu dituzte aurtengo jaietarako. Gainera, azaroaren 14an, larunbatez, ospatuko den afarirako txartelak dagoeneko eskuragai dira, 30 euroan, Kutixin eta Olidenen. Menuari dagokionez, askotariko mokaduak, txerri saiheskiak patatekin, postrea, kafea eta edaria izango ditu.
Egitaraua
Azaroak 10, asteartea
- 21:00. Mutil ardoko afaria.
Azaroak 11, asteazkena: San Martin eguna
- 10:00. Meza nagusia.
- Jarraian, hamaiketakoa eta toka txapelketa.
- 14:30. Bazkari girotua.
Azaroak 13, ostirala
- 19:00. Auzotarren arteko herri kirol desafioa.
- 21:00. Afaria, Attola eta Haritz trikitilariek girotuta.
- 01:00. Davila DJa.
Azaroak 14, larunbata
- 05:30. Baratzuri zopa.
- 06:00. Oilasko biltzea.
- 21:00. Afaria, 20 minutu orkestrarekin. Txartelak Kutixin eta Olidenen izango dira salgai, 30 euroan, azaroaren 11a arte.
- 00:30. Niko DJa.
Azaroak 15, igandea
- 16:30. Jolasak Txurrumuskiren eskutik.
- Ondoren, txokolate jana.
- 18:00. Erromeria, Jagoba eta Maddalenekin.
Azaroak 20, ostirala
- 22:30. Mus txapelketa. Izen ematea 22:00etan egin beharko da.
- 23:30. Indate DJa.
Azaroak 21, larunbata
- 18:00. Gaztain jana.
- 18:30. Herri kirolak.
- Aizkoran: Julen Gabirondo eta Beñat Tellerria.
- Harria jasotzen: Joseba Ostolaza eskolako kideak.
- 23:30. Aros gaua.
Azaroak 22, igandea
- 14:00. Bailarako bazkaria.
- 18:00. Erromeria, Garixe, Arbeo eta Maltzetarekin.
- Ondoren, su festa.