Palestinaren aldeko egutegia jarriko du salgai Palestina-Orio elkartasun taldeak

Onintza Lete Arrieta

Palestinaren aldeko egutegia. 

2027ko egutegia ostiraletik aurrera eskuratu ahalko dute herritarrek. Hileko lehendabiziko ostiraletan elkarretaratzea egiten dute Herriko Plazan, eta han bertan egongo da erosteko aukera. 

Palestina ez da amets bat, nire etxea da. Hala irakur daiteke Palestina-Orio elkartasun taldeak 2027rako egin duen egutegiko azalean. Palestinar herriari elkartasuna adierazteko sortu dute egutegia, eta ostiral honetatik aurrera erosi ahalko da, 15 eurotan. 

Elkartasun talde horrek hileko aurreneko ostiralean egiten du elkarretaratzea, 19:30ean Herriko Plazan, eta han jarriko dute salgai egutegia. 

32x45 zentimetro ditu kalendarioak, eta euskaraz, gaztelaniaz eta arabiarrez jarri dituzte asteko egunak nahiz bestelako datu eta informazioa. Hilabeteak, berriz, euskaraz irakur daitezke. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide