Gauak herria hartu orduko azaldu dira Orioko kaleetan koadrozko alkandorak, aurpegi estaliak eta zenbait mozorro beldurgarri. Txikienek, HH eta LHko ikasleek, arima eta zomorro tailerrarekin murgildu dira Gau Beltzean, eta LH 3. mailatik gorako haurrak, berriz, beldurrezko ibilbidearekin atrebitu dira, ikara herri osora zabalduz.
Orioko Udalak, herriko ikastetxeek eta Txurrumuski aisialdi taldeak elkarlanean antolatu dute haurrei zuzendutako Santu Guztien Egunaren bezperako egitaraua.
(Argazkiak: Eduardo Merino)