Orioko Futbol Taldearen asteburuko partidak

Julene Sorarrain

Mendibeltz futbol zelaia. (Orioko Udala)

Iritsi da asteburua, eta Orioko Futbol Taldeak jakinarazi du klubeko talde bakoitzak noiz, non eta zer talderen kontra jokatuko dituen jardunaldi honetako partidak. Gorengo bi taldeak larunbatean lehiatuko dira etxean, emakumezkoak 15:00etan Urola taldearen aurka, eta gizonezkoak 17:00etan Mondragonen kontra.

Orioko Futbol Taldeak ekin dio denboraldi berriari, eta asteburu honetan ere hainbat jardunaldi jokatuko dituzte Mendibeltzen nahiz etxetik kanpo.

Gorengo bi taldeak, hain justu, etxean lehiatuko dira larunbatean. Emakumezkoek 15:00etan jokatuko dute partida, Urola taldearen aurka. Gizonezkoek, berriz, 17:00etan izango dute norgehiagoka, Mondragonen kontra.

Honakoak izango dira etxeko partidak:

  • Emakumezkoen Ohorezko Erregional Maila: Orioko F.T. - Urola K.E., larunbatean, 15:00etan.
  • Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila: Orioko F.T. - Mondragon C.F., larunbatean, 17:00etan.
  • Gizonezkoen Erregionalen Lehenengo Maila: Orioko F.T. - Zestoa K.B, larunbatean, 19:00etan.
  • Gizonezko Jubenilen Lehenengo Maila: Orioko F.T. - Zarautz K.E. D, igandean, 12:00etan.
  • Gizonezkoen Ohorezko Kadete Maila: Orioko F.T. - Kostkas K.E., larunbatean, 12:00etan.
  • Gizonezkoen Infantil Handi: Orioko F.T- Mundaiz S.C.D., igandean, 10:00etan.
  • Gizonezkoen Infantilen Lehenengo Maila: Orioko F.T. - Zumaiako F.T., larunbatean, 09:00etan.
  • Emakumezkoen Infantil F-11: Orioko F.T. - Zumaiako F.T., larunbatean, 10:30ean.

Kanpoan, berriz, honako lehiak jokatuko dituzte:

  • Gizonezkoen Ohorezko Jubenil Maila: Kostkas K.E. - Orioko F.T., larunbatean, 17:30ean, Matigoxotegin (Donostia).
  • Emakumezkoen Ohorezko Kadete Maila: C.D. Anaitasuna - Orioko F.T, larunbatean, 17:00etan, San Juanen.
  • Gizonezko Kadeteen Lehenengo Maila Kukuarri: Arrupe Chaminade C.D.D.F. D - Orioko F.T., igandean, 12:00etan, Felix Garinen (Donostia). 
  • Gizonezko Kadeteen Lehenengo Maila Mendibeltz: Ikasberri K.E. C - Orioko F.T., larunbatean, 10:15ean, Garmendipen (Garmendipe). 
  • Gizonezkoen Infantil Txiki: Real Sociedad S.A.D. - Orioko F.T., larunbatean, 10:30ean, Zubieta Z4an (Lasarte, Gipuzkoa).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide