Hilabete barru, azaroaren 29an, igandearekin, egingo dituzte Espainiako Gorteetarako bozak, eta ohi bezala, zozketa bidez erabakiko da hauteskunde mahaietan egongo diren kideak zein izango diren.
Orioko Udalak gaur jakinarazi du zozketa azaroaren 3an egingo dela, asteartearekin, 09:00etan, udaletxeko udalbatzarraren aretoan.