Urriko udalbatzarra egingo dute bihar 19:30ean udaletxeko udalbatzar aretoan, eta udalbatzak zortzi puntu bozkatuko ditu, garrantzitsuenak Orioko portuko Oribarzar aldean bide berri bat eraikitzeko proiektua burutzeko beharrezkoa den udal jabetzako lur-zatiaren erabilera Eusko Jaurlaritzari lagatzea batetik, eta bestetik, Orioko komunitate energetikoaren estatutuak eta Orioko Udalak bertan parte hartzea.
Ohi bezala, udalbatzarra zuzenean atari honetan ikusteko aukera izango dute herritarrek.
Honakoa da urriko udalbatzarreko gai zerrenda:
- Onartzea, egoki bada, Orioko Udalaren 2026-2027 dirulaguntzen plan estrategikoaren aldaketa.
- Onartzea, egoki bada, udal–aurrekontu propioaren 10/2026 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu transferentzia modalitatean.
- Onartzea, egoki bada, udal–aurrekontu propioaren 11/2026 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu gehigarria modalitatean.
- Berrestea, egoki bada, 2026ko urriaren 22ko 864/2026 Alkate Dekretua.
- Onartzea, egoki bada, eranskina, etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Orioko Udalaren arteko hitzarmena luzatzekoa eta ahalmen zabala Alkateari ematea, aipatutako eranskina izenpetzeko Orioko Udalaren izenean.
- Onartzea, egoki bada, Orioko komunitate energetikoaren estatutuak eta bertan parte hartzea Orioko Udala.
- Onartzea, egoki bada, “Orioko portuko Oribarzar aldean bide berri bat eraikitzeko proiektua” burutzeko beharrezkoa den udal jabetzako lur-zatiaren erabilera Eusko Jaurlaritzari lagatzea eta alkatetzari ahalmena ematea, modu zabalean, Orioko Udalaren izenean eta ordez hura sinatzeko.
- Onartzea, egoki bada, UEMAk aurkeztutako mozioa euskararen erabilerari buruz.
- Eskariak eta galderak.