Galbahe taldearen musika errezitaldirako sarrerak bihar jarriko dituzte salgai

Onintza Lete Arrieta

Galbahe taldeko kideak, emanaldi batean. 

Taldeak Ez gara dena ahazteko nahikoa biziko diskoa aurkeztuko du azaroaren 13an, ostiralarekin, Kultur Etxean. Gotzon Barandiaranen Galbahea poema liburuan oinarritutako emanaldian, maitasuna, memoria, elkarbizitza eta galerak izango ditu hizpide taldeak.

Orioko Udalaren udazkeneko programazioaren barruan, Galbahe taldeak Ez gara dena ahazteko nahikoa biziko diskoa aurkeztuko du azaroaren 13an, ostiralarekin, 19:00etan, Kultur Etxean.

Gotzon Barandiaranen Galbahea poema liburuan oinarritutako emanaldian, maitasuna, memoria, elkarbizitza eta galerak izango ditu hizpide taldeak. Lander Bilbao, Mariana Blanco, Rafa Rueda, Urdin Baraiazarra eta Uxue Garcia ariko dira Barandiaranekin batera, poemak musikaren eta errezitaldiaren bidez taularatzen.

Emanaldirako sarrerak bihar, urriak 28, 17:00etan jarriko dira salgai Turismo Bulegoan. 5 euroko prezioa izango dute, eta pertsona bakoitzak gehienez lau sarrera erosi ahal izango dituela jakinarazi du udalak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide