Bihar goizean ura moztuko dute Baxoalde, Ixarra eta Erribera kaleetako hainbat bebarrutan

Onintza Lete Arrieta

Ur txorrota. 

Gipuzkoako Urak erakundeak jakinarazi du 09:00etatik 13:00etara izango dela ur mozketa, horniketa sarean hobekuntzak egiten ari delako. 

Bihar, hilak 27, ura kenduko dute Baxoalde, Ixarra eta Erribera kaleetako hainbat bebarrutan, horniketa sarean hobekuntzak egiteko. Zehazki, Baxoalde 2,4 eta 6 zenbakietan; Ixarra 1,2,3 eta 4 zenbakietan; eta Erribera 2,4,6,8,10,12,14 eta 16 zenbakietan. 

Ur mozketa 09:00etatik 13:00etara izango dela jakinarazi du Gipuzkoako Urakek, baina aurreikuspena denez, balitekeela lanak lehenago amaitzea, edo beranduago. Lanak lehenago amaitzen badituzte, abisatu gabe berriz jarri egingo dute ura. Lanak atzeratzen badira, berriz, herritarrek 900 32 22 22 eta 943 00 22 22 telefono zenbakietan eskatu dezakete informazioa. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide