Herriko punta batean hasi, eta beste puntan amaitu. Hereje Fighters musika talde oriotarrak hondartzan eskaini zuen udako aurreneko kontzertua, eta azkena ere etxean emango du, Salatxo tabernan.
Hilaren 30erako, ostiralarekin, jarri dute hitzordua, 21:30ean. Punk, rock eta reggae doinuak eskainiko ditu boskoteak. Haien aurretik, 20:30ean hasi eta 21:30ak arte, Karraballo DJak jarriko du musika, baita kontzertua amaitzean ere, 23:00etan; orduan beste ordubetez ariko da gaua girotzen.