Julen Alonsok Karela bete du 'Haria' ikuskizunarekin

Onintza Lete Arrieta

Musikari oriotarrak etxean eman zuen kontzertua atzo iluntzean.  Oinkari dantza taldea eta Uxue Kerejeta izan zituen lagun. 

Julen Alonso musikari oriotarra herriz herri dabil kontzertuak eskaintzen, eta atzokoan etxean eman zuen saio bizi-bizia. 19:00etan hasita, Karela kiroldegian eskaini zuen Haria ikuskizuna. Sarrerak agortuta, kiroldegia bete-betearen aurrean aritu zen. 

Oholtzan ez zen bakarrik egon, ordea, musikari taldearekin aritu zen, eta Uxue Kerejeta ondoan izan zuen panderoarekin, baita abesti batzuetan berarekin abesten ere. Gainera, Oinkari dantza taldekoek aberastu zuten ikuskizuna hainbat kantutan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide