Gaur arratsaldean Babesle Eguna egingo du Orio Eragin eskubaloi klubak; eskertza ekitaldia izango da. 18:30ean, Herriko Plazan da hitzordua, eta herritar guztiak animatu dituzte bertan parte hartzera.
"Urte osoan gurekin dauden babesleei eskerrak eman eta merezitako aitortza egiteko elkartuko gara", kontatu dute, eta jakinarazi dute klubeko jokalari guztiak bertan izango direla.