Lehiaz betetako asteburua izango da hau ere Eragin klubarentzat, bihar eta etzi zazpi partida izango dituztelako, eta baita bi topaketa ere, biak alebinenak, bat Karelan bertan, eta bestea ondoko herrian, Usurbilen.
Seniorrek bihar 20:00etan jokatuko dute asteburu honetako norgehiagoka, Barakaldon (Bizkaia), Zuazo taldearen kontra. Euskal Ligako kadeteek eta jubenilek ere hantxe izango dituzte partidak, 10:00etan eta 12:00etan, hurrenez hurren.
Gipuzkoako Ligako kadeteek Eibarren izango dute lehia igandean 09:45ean, eta liga horretako infantilek, Zuhegan taldeak Elgoibarren, igandean 10:00etan, eta Boga Boga Sinergiak Donostian, bihar 10:00etan.
Alebinak, esan bezala, etxean lehiatuko dira, igandean 09:45ean Zarautzen kontra, eta topaketei dagokienez, igandean Karelan 10:45etik 12:45era arituko dira oriotarrak Leizaran, Elgoibar eta Mundarroren kontra. Usurbilen, berriz, 12:30etik 14:15era izango dira partidak, eta klub berdinek parte hartuko dute.