Lurraldeetako epaiketa batzuetan zinpeko epaimahaiak egoten dira, eta horiek lurralde horretako herritarrek osatzen dituzte. Aldian-aldian berritu egiten dituzte epaimahaikideak, eta prozesu horretan dira egunotan.
Errolda jendaurrean egotearen tramitea pasatuta, Donostiako Eskualdeko Hauteskunde Batzordean, Atotxa jauregian, zozketa eginez erabaki zuten herri bakoitzeko herritarren zerrenda. Herriaren tamainaren arabera, herritar gehiago edo gutxiago behar izaten dira. Oriori dagokionez, bederatzi herritarren izenak atera dituzte zozketa horretatik, eta orain, jendaurrean jarri dute ikusgai 2026 eta 2027 urteetarako behin-behineko zinpekogaien zerrenda. Udaletxean nahiz Kultur Etxe kanpoko iragarkien taulan ikus daitezke, besteak beste. Urriaren 31ra arte edukiko dute zerrenda jendaurrean.