Urriaren 19a Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna da, eta data horren harira, Katxalin elkarteko boluntarioek postua jarri dute Herriko Plazan. 12:30 arte izango dira bertan, hain justu.
Katxalin bularreko eta ginekologia arloko minbiziak eragindako Gipuzkoako emakumeen elkartea da, eta plazan diru bilketa egingo dute gaur, baita herritarrei paparrean lazo arrosak jarri ere. Bildutako dirua Biogipuzkoan bularreko minbiziaren inguruan egiten den ikerketa sustatzeko eta Katxalinek gaixotasuna duten emakumeei laguntzeko eta babesa emateko egiten duen lana bultzatzeko erabiliko da.
Gainera, udaletxeko balkoian ere lazo arrosa jarri dute, aldarriarekin bat eginez.