Orioko Futbol Taldearen asteburuko partidak

Julene Sorarrain

Futboleko baloiak. (pixabay)

Gerturatzen ari da asteburua, eta Orioko Futbol Taldeak jakinarazi du klubeko talde bakoitzak noiz, non eta zer talderen kontra jokatuko dituen jardunaldi honetako partidak. Gorengo bi taldeak larunbatean lehiatuko dira etxetik kanpo, emakumezkoak 17:30ean Touring taldearen aurka, eta gizonezkoak 18:15ean Beti Gazteren kontra.

Orioko Futbol Taldeak ekin dio denboraldi berriari, eta asteburu honetan ere hainbat jardunaldi jokatuko dituzte Mendibeltzen nahiz etxetik kanpo.

Gorengo bi taldeak, hain justu, etxetik kanpo lehiatuko dira larunbatean. Emakumezkoek 17:30ean jokatuko dute partida, Touring taldearen aurka, Errenteriako (Gipuzkoa) Fanderia auzoan. Gizonezkoek, berriz, 18:15ean izango dute norgehiagoka, Beti Gazteren kontra, Lesakako (Nafarroa) Mastegi futbol zelaian.

Honakoak izango dira etxeko partidak:

  • Gizonezkoen Ohorezko Jubenil Maila: Orioko F.T. - Hondarribia F.E, larunbatean, 17:00etan.
  • Emakumezkoen Ohorezko Kadete Maila: Orioko F.T. - Tolosa C.F., igandean, 16:00etan.
  • Gizonezko Kadeteen Lehenengo Maila Kukuarri: Orioko F.T. - Zumaiako F.T. C, larunbatean, 09:00etan.
  • Gizonezko Kadeteen Lehenengo Maila Mendibeltz: Orioko F.T. - Usurbil F.T. B, larunbatean, 15:00etan.
  • Gizonezkoen Infantil Txiki: Orioko F.T. - C.D. Anaitasuna, larunbatean, 11:00etan.
  • Emakumezkoen Infantil F-11: Orioko F.T. - C.D. Anaitasuna, larunbatean, 12:30ean.

Kanpoan, berriz, honako lehiak jokatuko dituzte:

  • Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila: Beti Gazte K.J.K.E. - Orioko F.T., larunbatean, 18:15ean, Mastegin (Lesaka, Nafarroa).
  • Emakumezkoen Ohorezko Erregional Maila: Touring K.E. - Orioko F.T., larunbatean, 17:30ean, Fanderian (Errenteria, Gipuzkoa).
  • Gizonezko Erregionalen Lehenengo Maila: Usurbil F.T: B - Orioko F.T., larunbatean, 17:00etan, Haranen (Usurbil, Gipuzkoa).
  • Gizonezkoen Ohorezko Kadete Maila: Ostadar S.K.T. - Orioko F.T., larunbatean, 10:00etan, Michelinen (Lasarte, Gipuzkoa).
  • Gizonezkoen Infantil Handi: Añorga K.K.E. - Orioko F.T, igandean, 12:30ean, Rezolan (Añorga, Gipuzkoa).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide