Ostiralean amaituko da Erosi Orion kanpaina

Julene Sorarrain

Arkuperen kanpainako txartelak, herriko saltoki batean. (Onintza Lete Arrieta)

Ostiral honetara arte, herriko saltokietan erosketak egiten dituzten herritarrek txartel bat jasoko dute, eta unean jakingo dute sariren bat lortu duten ala ez. Orotara 50 euroko sei erosketa bonu banatuko dituzte, baita bestelako sariak ere.

Arkupe merkatarien eta ostalarien elkarteak Erosi Orion kanpaina jarri du martxan aurten ere, herriko merkataritza sustatzeko. Hilaren 13an hasi zen eta, ostiral honetara arte egongo da martxan.

Herriko saltokietan erosketak egiten dituzten herritarrek txartel bat jasoko dute. Txartela ireki eta unean bertan jakingo dute saria lortu duten ala ez: guztira 50 euroko sei erosketa bonu banatuko dituzte, baita bestelako sariak ere: poltsak, boligrafoak, etab. Ostiral honetan jakinaraziko dituzte txartel sarituak.

Bertatik beratarako merkataritza sustatuz

Egitasmoaren helburua herritarren ohiturak aldatzea da, erosketak herrian egin ditzaten eta, hartara, bertatik bertarako merkataritza sustatu dezaten. Arkuperentzat, garrantzitsua da merkataritza sektore indartsua izatea herriaren ekonomiarako eta gertuko sare sozialak indartzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide