'Kaka' antzezlanerako sarrerak jarriko dituzte salgai gaur arratsaldean, Turismo Bulegoan

Julene Sorarrain

Xanti Agirrezabala, Erika Olaizola, Mikel Laskurain eta Ainhoa Aierbe aktoreak. (Holy Fire Studio)

Azaroaren 7an, larunbatez, eskainiko dute obra Kultur Etxean. Sarrerak, berriz, gaur arratsaldetik aurrera izango dira eskuragai Turismo Bulegoan, 10 euroan.

Orioko Udalaren udazkeneko programazioaren barruan, Kaka antzezlana taularatuko dute azaroaren 7an, larunbatez, Kultur Etxean, 19:00etan. Emanaldirako sarrerak, berriz, gaur arratsaldean jarriko ditutze salgai, 17:00etatik aurrera Turismo Bulegoan. Sarrerek 10 euroko prezioa izango dute, eta pertsona bakoitzak gehienez lau erosi ahal izango ditu.

Kaka antzezlanean kontatzen den istorioa gau batean, herri bateko plazan, gertatzen da. Lau pertsonaia –Xanti Agirrezabala, Erika Olaizola, Mikel Laskurain eta Ainhoa Aierbe aktoreek gorpuzten dituzte– gatazka baten bueltan korapilatzen dira, eta beraien arteko endredoa azaleratuko da. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide