Orioko Udalaren udazkeneko programazioaren barruan, Kaka antzezlana taularatuko dute azaroaren 7an, larunbatez, Kultur Etxean, 19:00etan. Emanaldirako sarrerak, berriz, gaur arratsaldean jarriko ditutze salgai, 17:00etatik aurrera Turismo Bulegoan. Sarrerek 10 euroko prezioa izango dute, eta pertsona bakoitzak gehienez lau erosi ahal izango ditu.
Kaka antzezlanean kontatzen den istorioa gau batean, herri bateko plazan, gertatzen da. Lau pertsonaia –Xanti Agirrezabala, Erika Olaizola, Mikel Laskurain eta Ainhoa Aierbe aktoreek gorpuzten dituzte– gatazka baten bueltan korapilatzen dira, eta beraien arteko endredoa azaleratuko da.