San Nikolas festak antolatzeko bigarren bilera irekia egingo dute bihar

Julene Sorarrain

San Nikolas jaitako herri bazkaria. (Onintza Lete Arrieta)

Saioa 19:00etan izango da, Kultur Etxean, eta helburu nagusia festen programazioaren ikuspegi orokorra zehaztuta uztea izango da.

Aurtengo San Nikolas festak abenduaren 5etik 8ra ospatuko dira, eta horiek antolatzeko hiru bilera egingo ditu festa batzordeak. Urriaren 7an egin zen lehen bileran, festen programazioaren oinarriak lantzen hasi ziren, herriko eragileen eta herritarren proposamenak aztertuta.

Bihar, asteazkena, egingo dute bigarren bilera, 19:00etan Kultur Etxean. Hitzorduan, aurreko saioan landutako oinarrietatik abiatuta, proposamen berriak aurkezteko aukera izango da. Dena den, bileraren helburu nagusia festen programazioaren ikuspegi orokorra zehaztuta uztea izango dela aurreratu du udalak.

Ondoren, azaroaren 4an egingo da festa batzordearen hirugarren eta azken bilera, 19:00etan, Kultur Etxean. Saio horretan programa itxiko dute, jarduerak, artistak, ordutegiak eta guneak zehaztuta. Horrez gain, behar teknikoak landu eta eragileen arteko koordinazioa bideratuko da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide