Orioko Udalaren udazkeneko programaren barruan, Hiru ko lore kontzertua eskaini zuten atzo arratsaldean, San Martin baselizan. Hainbat herritar gerturatu ziren Alba Carretero oriotarraren eta Pablo Lizardi eta Iker Idoate errioxarren emanaldia aurrez aurre entzutera.
Hirukoteak, hain zuzen ere, perkusioaren, gitarraren eta biolinaren soinuak uztartu zituzten, "hiru petalo izango balira bezala", eta munduari bira emanez, garai eta estilo ezberdinetako kantuak eta piezak interpretatu zituzten.
'Hiru ko lore' kontzertuko une bat, atzo, San Martin baselizan.
(Bideoak eta argazkiak: utzitakoak).
