Orioko Futbol Taldeko gizonezko seniorrek igandean jokatu zuten partida Añorga KKE taldearen kontra Mendibeltzen, eta porrotarekin amaitu zuten, 0-1 hartu baitzituzten menpean aurkarek. Sailkapenean zazpigarren dago Orioko F.T., bederatzi punturekin. Asteburu honetan, aldiz, etxetik kanpo jokatuko dute Beti Gazte taldearen aurka.
Emakumezko seniorrek ere igandean izan zuten partida, haiek ere etxean, Intxaurdi taldearen aurka, eta gizonezkoak bezala, porrotarekin amaitu zuten, 0-3 emaitzarekin. Sailkapenean ere bosgarren dira oriotarrak, bederatzi punturekin. Etxetik kanpo jokatuko dute aste honetan partida, Touring taldearen kontra.