Julen Alonso eta Oinkariren 'Haria' ikuskizunerako beste 50 sarrera jarri dituzte salgai

Julene Sorarrain

Julen Alonso eta Oinkari dantza taldea, artxiboko irudian.

Turismo Bulegoan edota online eskuratu daitezke sarrerak, 10 euroan. Emanaldia urriaren 23an, ostiralarekin, eskainiko dute, Karela kiroldegian.

Orioko Udalaren udazkeneko programazioaren barruan, Julen Alonso eta Oinkari dantza taldeak Haria ikuskizuna eskainiko dute urriaren 23an, Karela kiroldegian. Sarrerak urriaren 7an jarri zituzten salgai Turismo Bulegoan eta online, Entradium bidez.

Bada, onlinekoak dagoeneko agortu egin direla jakinarazi du udalak, baina beste 50 jarri dituzte salgai. Horiek 10 euroko prezioa dute, eta pertsona bakoitzak gehienez 4 sarrera erosi ahal izango ditu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide