Orioko Futbol Taldeak ekin dio denboraldi berriari, eta asteburu honetan ere hainbat jardunaldi jokatuko dituzte Mendibeltzen nahiz etxetik kanpo.
Gorengo bi taldeak etxean lehiatuko dira, hain justu. Emakumezkoek 15:30ean jokatuko dute partida, Intxaurdi K.E B taldearen aurka. Gizonezkoek, berriz, 17:30ean jokatuko dute partida Añorgaren kontra.
Honakoak izango dira etxeko partidak:
- Emakumezkoen Ohorezko Erregional Maila: Orioko F.T. - Intxaurdi K.E. B, igandean, 15:30ean.
- Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila: Orioko F.T. - Añorga K.K.E., igandean, 17:30ean.
- Gizonezkoen Ohorezko Kadete Maila: Orioko F.T. - Añorga K.K.E, larunbatean, 13:00etan.
- Gizonezkoen Infantil Handi: Orioko F.T. - Zarautz K.E., larunbatean, 16:00etan.
Kanpoan, berriz, honako lehiak jokatuko dituzte:
- Gizonezkoen Erregionalen Lehenengo Maila: Zumaiako F.T. B - Orioko F.T., ostiralean, 21:00etan, Aita Marin.
- Gizonezkoen Ohorezko Jubenilen Maila: Real Union B - Orioko F.T., larunbatean, 12:00etan, Galen.
- Gizonezkoen Jubenilen Lehenengo Maila: Texas C.F. B - Orioko F.T., igandean, 10:45ean, Michelinen.
- Emakumezkoen Ohorezko Kadete Maila: Aizkorri Segura F.T. - Orioko F.T., igandean, 11:15ean, Alustizan.
- Gizonezkoen Kadeteen Lehenengo Maila Mendibeltz: Zestoa K.B B - Orioko F.T., larunbatean, 17:30ean, Iraetan.
- Gizonezkoen Infantil Txiki: Zarautz K.E. - Orioko F.T., larunbatean, 09:00etan, Asti Txikin.
- Gizonezkoen Infantil Lehenengo Maila: Texas C.F. - Orioko F.T., larunbatean, 09:45ean, Michelinen.
- Emakumezkoen Infantil F-11: C.D. Lagun Onak - Orioko F.T., igandean, 15:30ean, Garmendipe.