Iker Gozategiren 'Berpiztu' film laburra lehiatuko da Lekeitioko 49. Euskal Zine Bileran

Julene Sorarrain

Iker Gozategi, artxiboko irudian.

Guztira hogei film lehiatuko dira 49. Euskal Zine Bilerako sail ofizialean, tartean Iker Gozategi oriotarraren Berpiztu film laburra. Urriaren 17an emango dute lana, Ikusgarri zinema aretoan.

49. Euskal Zine Bilera hartuko du Lekeitiok (Bizkaia) bihartik igandera bitartean, eta aurtengo sail ofizialean guztira hogei film lehiatuko dira, tartean Iker Gozategi oriotarraren Berpiztu film laburra. Lana urriaren 17an emango dute, larunbatarekin; 12:00etatik 14:00etara bitartean izango dira proiekzioak, Ikusgarri zinema aretoan. Sari banaketa ekitaldia, berriz, 19:30ean hasiko da.

Honako hau da Gozategiren ikus-entzunezkoaren sinopsia: "Dena lehertuta dagoenean, nola ikusten da norbere burua barnetik? Kanpoko munduan galdu denak barnekoan aurkitu behar izaten du bidea. Iluna da barnea, betea bezain hutsa. Emozioen uholdea, nahasmendua, itomena… Lurrera erori diren pieza guztiak batuta berriro osatzeko beharra, berpizteko beharra".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide