Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Plana osatzen laguntzeko bilera irekia deitu du udalak ostegunerako

Julene Sorarrain

Orioko bidegorria, artxiboko irudian.

Bilera Bizikerreko Ander Irazustak gidatuko du, eta helburua Orioko mugikortasunaren inguruko diagnostikoa osatzea izango da, baita etorkizuneko ekintza plana diseinatzen hastea ere. 

Orioko Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Plana osatzeko prozesuaren barruan, herritarrei eta herriko eragileei irekitako bilera egingo dute ostegunean, 18:00etan, udalbatzar aretoan. Saioa Bizikerreko Ander Irazustak gidatuko du, plana lantzen ari den taldeko kideak, eta helburua Orioko mugikortasunaren inguruko diagnostikoa osatzea izango da, baita etorkizuneko ekintza plana diseinatzen hastea ere.

Horretarako, herritarren iritziak, esperientziak eta proposamenak jasotzea "ezinbestekoa" dela nabarmendu du udalak, eta herritarrak eta eragileak saioan parte hartzera gonbidatu nahi ditu, bakoitzaren ekarpenek herriko mugikortasun eredu jasangarriagoa diseinatzen lagunduko dutelako.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide