Ipuin kontaketa saioa izango da ostegun arratsaldean Kultur Etxean

Julene Sorarrain

Pello Añorgaren ipuin kontaketa saio bat, artxiboko irudian.

Pello Añorgak kontatuko dizkie ipuinak herriko haurrei, 18:00etan hasita. Jarduera LH 1etik aurrerako haurrei zuzenduta egongo da.

Orioko Udalak antolatuta, ipuin kontaketa saioa egingo dute urriaren 15ean, ostegunarekin. Jarduera LH 1etik aurrerako haurrentzat izango da, eta Pello Añorga arduratuko da ipuinak kontatzeaz, 18:00etatik aurrera, Kultur Etxean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide