Orioko Futbol Taldeak (OFT) ekin dio denboraldi berriari, eta asteburu honetan ere hainbat jardunaldi jokatuko dituzte Mendibeltzen nahiz etxetik kanpo.
Gizonezkoen taldeari dagokionez, hitzordu garrantzitsua izango du, Zarautzen aurka derbia jokatuko baitu. Bihar izango da norgehiagoka, 12:00etan, Astin, eta bi kluben artean lortutako akordioari esker, ez da sarrerarik ordaindu beharko. Dena den, herritarrak zozketarako txartelak erostera animatu dituzte, klubei laguntzeko helburuarekin. Halaber, OFTk herritar guztiak animatu ditu partidara joan eta etxeko jokalariak babestera.
Emakumezkoek ere larunbatean jokatuko dute futbol jardunaldia: Tolosaren aurka neurtuko dituzte indarrak Usabalen (Gipuzkoa), 17:30ean.
Hona hemen asteburuko partida guztiak:
Bihar, larunbata
- 09:00. Gizonezko Infantilen Lehenengo Maila: Orioko F.T. - Lagun Onak B.
- 10:30. Emakumezkoen Ohorezko Kadete Maila: Zarautz KE - Orioko F.T. (Asti Txiki, Zarautz).
- 12:00. Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila: Zarautz KE - Orioko F.T. (Asti, Zarautz).
- 16:00. Gizonezkoen Jubenil Maila: Orioko F.T. - CD San Marcial.
- 17:30. Emakumezkoen Ohorezko Erregional Maila: Tolosa CF B - Orioko F.T. (Usabal).
- 18:00. Gizonezkoen Erregionalen Lehenengo Maila: Orioko F.T. - CD Urki B.
Etzi, igandea
- 10:00. Gizonezko Kadeteen Lehenengo Maila Mendibeltz: Orioko F.T. - CD Lagun Onak B.
- 10:30. Gizonezko Kadeteen Lehenengo Maila Kukuarri: Ekintza KE - Orioko F.T. (Berio).
- 10:40. Gizonezkoen Infantil Handi: Antiguoko KE - Orioko F.T. (Berio).
- 11:00. Gizonezkoen Ohorezko Kadete Maila: Igeltegi CF - Orioko F.T. (La Salle).
- 12:00. Emakumezkoen Infantil F-11: Orioko F.T. - Zarautz KE.
- 16:00. Gizonezkoen Infantil Txiki: Orioko F.T. - Zestoa KB.
- 17:30. Gizonezko Jubenilen Lehenengo Maila: Orioko F.T. - Ikasberri KE C.