Orio Eragin eskubaloi taldeak zenbait partida jokatuko ditu asteburu honetan Karelan nahiz etxetik kanpo. Tartean, emakume seniorrek Euskal Ligako jardunaldia jokatuko dute bihar Etxebarrin (Bizkaia), 13:15ean hasita, Kukullaga Etxebarri taldearen aurka.
Hona hemen asteburuko eskubaloi partiden zerrenda:
Gaur, larunbata
- 10:00. Infantilen lagunartekoa: Dhemen Mirotza Orio - Zalla Pulpo.
- 11:30. Infantilen lagunartekoa: Zuhegan Mediolanum Orio - Trapaia Pulpo.
- 11:00. Kadeteen Euskal Liga: Taosa Pulpo - Atxega Sukia Orio (Zumaian).
- 12:30. Jubenilen Euskal Liga: Creados Pulpo - Kalefit Bayarz Orio (Zumaian).
- 16:15. Kadeteen lagunartekoa: Msol Orio - Lacturale Bera Bera.
Bihar, igandea
- 11:00. Infantilen Gipuzkoako Liga: BDQ Pulpo - Boga Boga Sinergia Orio (Zumaian).
- 13:15. Seniorren Euskal Liga: Kukullaga Etxebarri - Zipri Orio (Etxebarrin).