Ez dakite zergatik apurtu den zubiko barandaren zati handi bat

Onintza Lete Arrieta

Igande goizean, zintekin babestuta agertu zen baranda zatia apurtu zen zubiko zatia. (Onintza Lete Arrieta)

Udaltzaingoak hedabide honi azaldu dionez, ez udaltzainek, ez ertzainek, ez dute aurkitu auto istripuren bat egon denaren zantzurik. Baranda kendu eta eremua hesitu dute udal langileek. 

Joan den asteburuan N-634 errepideko zubiko barandaren zati handi bat apurtu, eta erriorantz zintzilik gelditu zen. Donostiarako noranzkoan dagoen erreiaren alboko barandaren zati bat da puskatu dena, eta oraingoz, ez dakite zer gertatu den. 

Baranda, erriorantz zintzilik. (O.L.A.)

Udaltzaingoak Gukari azaldu dionez, Ertzaintzak jakinarazi zien udaltzainei baranda apurtu zela, baina poliziak oraingoz ezin izan du argitu zergatik puskatu den babes hesia. Izan ere, ez dute aurkitu istripuren bat egon denaren zantzurik. Horregatik, ez dute baztertu baranda bere kasa apurtu izana, "egoera txarrean" egotearen ondorioz. 

Udal brigadako langileek baranda kendu egin dute hori erriora erortzea ekiditeko, eta hesia jarri dute, eremua babesteko. Izan ere, oinezko ugarik igarotzen du zubia egunero. 

Apurtuta eta zintzilik gelditu den baranda zatia. (O.L.A.)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide