Espainiako Kopa irabazi du Lur Guenetxea eskalatzaileak 15 urtez azpikoen mailan

Julene Sorarrain

Lur Guenetxea, asteburuan Caseresen jokatu den eskaladako Espainiako Txapelketan. (utzitakoa)

Kirol eskaladako hainbat lehiaketa jokatu dituzte asteburuan Caceresen, eta 15 urtez azpikoen mailan, Espainiako Kopa irabazi du Lur Guenetxea eskalatzaile oriotarrak zailtasuneko modalitatean. 

Kirol eskaladako hainbat lehiaketa jokatu dituzte asteburu honetan Caceresen (Espainia). Horien artean, zailtasuneko modalitateko Espainiako Txapelketa jokatu da, eta, aldi berean, Espainiako Kopako hirugarren eta azken proba ere izan da.

Hain justu, modalitate horretan, 15 urtez azpikoen mailan, laugarren postua lortu du Lur Guenetxea oriotarrak Espainiako Txapelketan. Espainiako Kopan, ordea, hiru probetako emaitzak kontuan hartuta, Guenetxea izan da txapeldun. Iraultza Azkue azkoitiarrak eskuratu du hirugarren postua, eta Markel Korta usurbildarrak, berriz, laugarrena.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide