Judoko Gipuzkoako Senior Txapelketa jokatu zuten atzo Urnietako (Gipuzkoa) kiroldegian, eta Zarauzko Judo Klub Lizardi taldeko Eva Manzanas judoka oriotarra gailendu zen 52 kiloko kategorian. Gipuzkoako Judo Federazioak antolatutako lehiaketak lurraldeko kategoria absolutuko judoka onenak bildu zituen, eta iaz bezala aurten ere, Manzanasek urrezko domina eskuratu du aipatutako kategorian.