Ohorezko erregional mailako jardunaldiak jokatu dituzte asteburuan Orioko Futbol Taldeko emakumezko eta gizonezkoek. Etxean aritu da emakumezkoen taldea, eta 3-2 emaitzarekin irabazi du Hernani kirol elkarteko B taldearen aurka.
Gizonezkoek ere asteburu ona izan dute etxetik kanpo. Izan ere, 0-2 emaitzarekin amaitu dute jardunaldia asteburuan Hondarribiaren aurka, eta bosgarren postuan daude sailkapenean, zortzi punturekin. Emakumeen taldea, aldiz, bigarren postuan da sailkapenean, bederatzi punturekin, Tolosa eta Intxaurdirekin berdinduta.
Hurrengo partidak igande honetan izango dituzte. Emakumezkoak etxetik kanpo lehiatuko dira, Tolosaren aurka. Lehenengo postuan da talde hori sailkapen orokorrean. Gizonezkoak ere kanpoan ariko dira sailkapenean bigarren postuan den Zarautzen aurka.